XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Balear Irlak, Kanariar Irlak eta Zeuta eta Melilla hiriak bere lurraldearen osagai dira.
Zuk maite duzu zeure lurbazterra, bere paisaia ezagutzen duzulako: mendi, zuhaitz, soro eta landa, txori.......
Maite duzu, baita, zeure biziterria ere: zeure etxea, zeure kalea, zeure ikastetxea, plaza nagusia...... Eta herriko jendea: zeure sendia, zeure lagunak, zeure auzokoak.
Gutariko bakoitzak geure gauzak maite izaten ditugu, politak iruditzen zaizkigu eta besteek errespeta ditzaten nahi izaten dugu.
Berdin guk ere;
- Zehazki zerk eragiten dizue zeuen lurbazterra maitatzera?.
- Nola adieraz diezaiokegu geure begirune eta estimua besteen lurbazterrei?.
- Ezagutzen al duzu zeure lurraldea? Ezagutzen al duzu Espainiako lurralderik?.